Menu Close

BERBALAGUNAK zain dituzu!

Enkarterrin euskaraz praktikatu nahi duzu?  Euskaraz mintzatzea gustatuko litzaizuke, baina ez dakizu norekin? Zatoz gurekin, Berbalagunak zain baitituzu!

Astero Enkarterriko hainbat lagun batzen gara mintzapraktika taldeetan, elkarrekin egon eta euskaraz hitz egiteko. Parte hartzea DOHAINIK da eta hamaika abantaila ditu: deskontuak, opariak… Hori gutxi balitz bezala, izena ematen duzuenon artean hilero hainbat sari-kutxa zozketatuko ditugu.

IZENA EMATEKO bidali whatsappa (671 070 044), galdetu euskaltegietan edota hizkuntza eskolan edo klikatu lotura honetan http://emanizena.praktikatu.eus/

Animatu eta parte hartu! Berbalagunak zain dituzu! Euskara zu zara!