Menu Close

Hasierako Ekitaldia

🔴 𝐇𝐀𝐒𝐈𝐄𝐑𝐀𝐊𝐎 𝐄𝐊𝐈𝐓𝐀𝐋𝐃𝐈𝐀

Dagoeneko ikasturte berria martxan da, eta hasiera ederra izateko Enkarterriko Berbalagunok “Hasierako Ekitaldia” antolatu dugu urriaren 30ean, arratsaldean. Balmasedako Klaret Antzokian elkartuko gara, 18:00etan.

Berbalaguneko kideak, kide ohiak, Berbalagun egitasmoan interesatuta egon daitezkeen pertsonak… Guztiak gonbidatuta zaudete, tarte atsegina eta goxoa elkarrekin pasatzeko.

Egunaren egitaraua zera izango da: ekitaldia hasteko, Berbalaguneko aurtengo programazioa, ekintzak eta erronkak azalduko ditugu. Zuek egindako proposamenak eta ideiak jasotzeko espazioa ere izango dugu. Jarraitzeko, elkar-ezagutzeko eta euskara praktikatzeko dinamika batzuk egingo ditugu. Eta, ondo amaitzeko, nola ez, askaritxo goxo-goxoa prestatu dugu.

Ez galdu aukera: etorri, parte hartu eta gozatu! Euskara zu zara! Berbalagun zu zara!