Menu Close

Berbalagunen izen-emate kanpaina berria martxan da!

Kaixo, lagun!

Enkarterrikoa zara eta euskara praktikatu nahi duzu? Berbalagunok hemen gaituzu! Enkarterriko Berbalagun gure eskualdean euskara praktikatzeko eta hedatzeko egitasmoa da. Ikasturte honetan ere, Enkarterriko herri guztietan euskaraz mintzatzeko taldeak sortuko ditugu; eta dagoeneko batzuk biltzen hasi dira.

Zuk ere parte hartu nahi duzu? Bidali whatsappa edo deitu 671 070 044 telefonora; pasatu Hizkuntza Eskolatik edo AEKko euskaltegitik; edo, zuzenean, klikatu lotura honetan: emanizena.praktikatu.eus

Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude: deskontuak, opariak… eta, noski, eskualdeko jende jatorra ezagutzea!

Aurtengo kanpainarako bideoa hemen ikus dezakezu: https://www.youtube.com/watch?v=-yAth0ZpMvM&feature=youtu.be

Enkarterriko Berbalagunera etorri, Enkarterriko Berbalagun bihurtu… EUSKARA ZU ZARA!