Menu Close

Gurasolagun Pasaportea Artzentalesen

Kaixo, familia!

Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza Joskintza kreatibo tailerra izango da. Familian oihalezko gure pertsonaia gustukoenak sortuko ditugu (animaliak, piratak, magoak….). Horretarako, gure irudimenaz aparte, oihala, trapiloa eta feltroa josiko dugu umeentzako plastikozko orratz arriskugabeak erabiliz. Artzentaleseko Kultur Etxean izango da, urtarrilaren 28an, ostiralean; 17:30ean.

Tailerrean erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 9 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua izango da, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea urtarrilaren 27a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu. Helduek COVID19a ziurtagiria erakutsi beharko dute.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!