Menu Close

Berbalagun ikasturte berria!

Kaixo, lagun!

Hasi da 2022-23 kurtsoa, eta Durangaldeko Berbalagun taldeak urrian hasiko dira elkartzen.

Matrikulazioa dohainik da, eta proiektua adin guztietako jendearentzat dago pentsatuta 👱🏼‍♀️👱🏾‍♂️👴🏻

⏰ Ordutegi aukera ere oso zabala da: goizez, eguerdian eta arratsaldez elkartzen dira taldeak. Gainera, hainbat aukera dago:

☕Kafea hartzeko taldeak
🚶‍♀️Paseo taldeak
🏔️Mendi taldeak
👨‍👩‍👦‍👦Gurasolagun taldeak
👅Hitanoa lantzeko taldeak

Euskara giro onean praktikatu nahi baduzu, bidali Whatsappa 639 40 07 86 zenbakira.

Zure zain gaude!