Menu Close

Ibilaldiak, solasaldiak eta ikastaroak maiatzean

Ekainean sartu gara eta ikasturte honetako azken ekintzak antolatzeari ekin diogu, baina, maiatzean egindakoak kontatu nahi dizkizuegu!

Mendilagun irteera egin dugu Abadiñon.
Itzuli ederra, eguraldia ere primerakoa, eta giro paregabea!

 

Kirola bai, baina hamaiketako goxoak prestatzea ere garrantzitsua denez, ogi artisaua egiten ikasi dugu PANARRA okindegian.

 

Eta gozatu ederra, azkenik, Dana Moyaren kantu, poztasun eta pasioarekin Eta, nola ez, baita Joseba Sarrionandiaren istorio eta kontakizunekin ere! “Bi lagunen abestiak eta iritziak” solasaldiarekin itxi dugu hilabetea.