Menu Close

Nor gara?

Donibane Lohizune-Getaria-Urruña-Ziburuko Mintzalagunak programaren bidez euskararen erabilera bultzatu eta sustatu nahi dugu gure eskualdean. Euskaraz eroso mintzatzen direnak eta euskara praktikatuko nahi dutenak harremanetan ezartzen ditugu, mintza eta praktika parada berriak sortzeko: mintzataldeak. Euskararen agenda ere aberasten dugu, ateraldiak, mintzodromoak edota tailerrak antolatuz.

Ez da beharrezkoa ikasle (edo ikasle ohia) izatea: ekimen hau edozein herritarrentzat da irekia. Eta gainera urririk!

AEK da programa honen sustatzaile. Elkarlanean aritu nahi dugu eskualdeko elkarte edo norbanakoekin, jadaneko plantan diren praktika guneak kontuan hartuz eta berriak sortuz.

Euskaraz aritu nahi baldin baduzu, hau da zure xokoa.

Donibane Lohizune-Getaria-Urruña-Ziburu eskualdetik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?