Menu Close

LEHEN MINTZATALDEAK ABIATU DIRA

Udazkenak lehen MINTZALAGUN taldeak ekarri dizkigu: Donibane Lohizunen, Ziburun eta Urruñan mintzataldeak astean behin elkartzen dira, lagun giroan euskaraz aritzeko. Egitasmora jende gehiago etorri ahala, talde berriak ireki eta plantan emanen ditugu.

Beraz, euskaraz praktikatu nahi baldin baduzu edota euskaraz ongi mintzatzen baldin bazara, eman ezazu izena gure webgunean eta zatoz gurekin goxoan mintzatzera.

Bizi eta goza euskaraz AEK-ko Praktikatu zerbitzuarekin!