Menu Close

Dabilbo 2026: urriko agenda.

Zer darabilbozue?

Udagoiena bertan dugu eta Darabilbok agenda zabala prestatu du: kakorratza-lana, makailao tailerra eta bisita, museo bisita gidatuak, yoga euskaraz eta Zientzia Berbalagunak.

Hilabetea hasteko, Ertibil Bizkaia 2026 erakusketa ikusiko dugu Rekalde aretoan.Kakorratz Gerrillak, oraingo honetan, tailer aurreratua atondu du (hau da eskarmentua izan beharko duzue) goitik behera teknikaz jertsea egiteko (bost saio behar izan dituzue, eta otsailera arte iraungo du, kontuan hartu). Ai Ama! eta Sergio Landetak gidatuta makailaoaz gehiago jakingo dugu eta prestaketa txiki bat egitera ere ausartuko gara, Zazpikaleta Gregorio Martin dendatik  Miribillako Mirigorrira.  Urte osoan zehar Yoga euskaraz, Ainhoa Unzalurekin, izango dugu hilero azken asteartetan, lehenengo saioa urriaren 27an izango da. Zientzia Berbalagunak egitasmoan, jende berria batu zaigu, hasteko Xabier Fernandez Rodriguez Rubik kuboaz arituko da. Eta hila amaitzeko, Bilboko Arte Ederren museoan, Itsasoaz haraindiko ikuspegiak deritzon erakusketa ikusiko dugu, goizean zein arratsaldean.

Gogoan iza Egunean Behin lehiaketaren 22. denboraldia hasi egin zela irailaren 14an, eta abenduaren 13ra arte egongo dela, gure taldean parte hartu nahi baduzu, bidali whatsappa.

Denetarik, denentzako eta euskaraz.

EUSKARAZ ETA DOAN!

🐟🖼️🧶🧘‍♀️🖼️

✍🏼EMAN IZENA
https://darabilbo.eus/emanizena
Darabilbo.eus

#Darabilbo
#eramanEUSKARApraktikara
#Bilbo
#MintzapraktikaBilbokoBerbalagunak