Zer darabilbozu, lagun?
Aste Santu ostean hasiko da Darabilboren egitaraua, baina ekitaldi asko dago bi astetan kozentratuta: San Frantzisko zeharreko ibilaldi gidatua Jon Arretxerekin. Kakorratza-lanaren 2. saioa. Euskal Sagardoaren dastaketa Zazpikaletan. Iturritxualden orientazio proba, Kirola eta Natura ekimenaren barruan. Bizkaiko txakolin dastaketa, Errekalde aldean. Yoga euskaraz, Ibarrekolandan. Zientzia Berbalagunak, ura hizpide, Santutxun. Bi bisita gidatu, Alondegia ezagutzeko. Eta amaitzeko Arte Ederren Bilboko museoan Denise Scott arkitektoaren obra ikusteko azken aukera izango dugu.
Zuen zain egongo gara.
#euskaraZUzara
#Darabilbo
#MintzapraktikaBilbokoBerbalaguna
#Bilbo
