Menu Close

Berbalagunon hasiera ekitaldi arrakastatsua, 2025-2026.

Atzo, azaroak 6, Bilboko Berbalagunon 2025-2026 ikasturteko hasiera ekitaldia egin genuen, Deustun. Eguraldiak eta zenbait gripe kasu gorabehera, arrakastatsutzat jo dezakegu . 60 lagun gerturatu ziren: berbalagunak, Bilboko udaleko euskara zuzendaria, Berbaizuko kideak, Mahatserriko Berbalaguneko arduradunak, baita bertako Matxintxu AEK euskaltegiko zuzendari eta ikasle batzuk ere. Familia argazkia egin ostean, hasiera eman genion mintzodromoari (30 minutu eman zuten bi gai eztabaidatsuei buruz berbetan, baina inolako sesiorik gabe, barre asko entzuten ziren eta). Ondoren mokadutxoa prestatu bitartean “zozketa” erraldoia egin genuen (zozketa-edo, bertaratutako guztiek eraman baitzuten etxera gutxienez opari bana). 20:30erako etxerako bidea hartu genuen, pozik arrakastagatik, baina batez ere ikustean gure berbalagunek euskaraz aritzeko parada atseginak nola sortzen dituzten Bilbon:

Berbalagunok, euskara ZUEK zarete!

#Darabilbo

#bilbokoBerbalaguna

#euskaraZUzara