Menu Close

Berbalagunon sagardo txangoa, Hernanira: otsailak 11.

Hiru urteko hutsunearen ostean, berriro ere Sagardo txangoa egingo dugu Getxoko EGIZU elkarteko berbalagunekin batera. Otsailaren 11n izango da, larunbata. 09:50ean autobusak Txurdnagako kiroldegiaren aurreko geltokian hartuko gaitu, eta Hernani alderantz joko dugu.
Goizean, 11:30ak aldera, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feminista bisitatuko dugu bertakoen laguntzaz. Eguerdian, 13:30ean, Hernaniko Zikuñaga auzoko  Iparragirre sagardotegira bazkaltzen joango gara. Bazkal osteko musikatuaren ostean, 20:00etan etxerako bidea hartuko dugu.
Izena emateko sartu lotura honetan:
https://labur.eus/o11hernanira