Menu Close

Inguruetatik oinez otsailean: Solluben

Pasa den larunbatean Taraskan geratu ginen Sollubera igotzeko, abilenak oinez, beste batzuok autobusez, geltokitik aurrera oinez igotzeko tontorrera. Neguko paisaiaz gozatu genuen, hosto barik arbolen artean, eta basoaren amaieran ikuspegi zoragarriaz.

Erdibidean tartetxo bat hartu genuen zerbait jateko, taldeko argazkia aterea genuen, eta jarraitu genuen bidea gorantz. Batzuetan euria, beste batzuetan eguzkia, aldapatik gora egin genuen, eta bueltatu ginen hasierako puntura. Handik Bermeora batzuk berriro autobusez, beste batzuok Almiketik bueltan, nekatuta baina oso goiz ona pasatuta, lagunartean, euskaraz eta herrian.

Eskerrik asko etorritako guztiei, eta bereziki Aitor Aberasturiri hilero bidea prestatzeagatik, eta gure neurrirako irteera eskaintzeagatik. Euskara zu zara!