Menu Close

Ziztu bizian, euskaraz! jolasteko tailerra

Martxoaren 5ean, ostegunean, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin jolasteko tailerra izango dugu Euskal Gunean, 18:00etatik 19:00etara. Eguraldi ona bada, kanpoaldean egongo gara, eta euria bada, Bermeoko AEKko gelan, Euskal Gunean barruan. Urtxintxa Eskolako Estitxuk dinamizatutako tailerra izango da, jolasen bitartez Korrikako balioak ezagutzeko. Jolasak sei urtetik gorako umeentzat zuzenduta daude, gurasoen laguntzarekin.

Izena emateko azken eguna martxoaren 2a izango da, 607 609 580 telefonoan (whatsappez ere). Doan da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Familian ere, euskara zu zara!