Menu Close

Euskeraren eguna eta lehiaketaren sariduna

Pasa den larunbatean Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu genuen goiko plazan eta bide batez lehiaketako saria entregatu genion Maria Pilar Markaidari, saridunari. 137 erantzun jaso ditugu udazkeneko lehiaketaren edizio honetan, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak Maria Pilarri!

Saria Bermeoko produktuak izan dira eta hurrengo lehiaketa negukoa izango da, otsailean. Hauek izan dira erantzun zuzenak:

Ero samarra izan: ganbaratik jota egon.

Aiko-maikotan ibili: aitzakiak esan

Inuzentekeria esan: garrantzi gutxikoa esan

Ederra sartu: gezurra sinetsarazi

Pikutara bidali: antzarrak ferratzera bidali

Bereak eta bi esan: direnak eta ez direnak bota

Sutan jarri: bere onetik atera

Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak bete berri ditu 45 urte eta Egunean Behineko zortzigarren denboraldia dago amaitzear. Ekitalditxo berean gure berbalagunak Odon Ulibarrenak bere testigantza utzi zigun, eskerrik asko Odon, zure parte hartzeagatik!

Argazkiak: Bermeo Iruditan

Gehiago irakurri Busturialdeko Hitzan edo Oizmendin ikusi.