Ane Lekue eta Eleder Gonzalez arratiarrek irabazi dute mikroipuin txapelketa. Lehen postuan, Aneren “43. gela” ipuina hautatu dugu; bigarren postuan, Elederren “Bidaia baten bila”.
Zaila egin zaigu jasotako guztien artean onenak aukeratzea, guzti-guztiak izan baitira interesgarriak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, gehiago irakurtzeko gogotsu gaude!
Gaur, Elederren ipuina argitaratuko dugu, eta datozen egunetan, Anerena.
Ondo izan eta euskara praktikatu!
Zure zain gaude.
