Menu Close

Igorren ere berbalagun gara!

Arratiako Berbalagun egitasmoak Igorre ere hartuko du aurten. Hori dela eta, egitasmoaren aurkezpen ekitaldia egingo dugu. Herritar guztiei egin nahi diegu gonbita, euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da.
Euskararen erabilera datuek kezka eragiten dizute?

Euskaraz aritzeko guneak nahi dituzu?

Zatoz eta informa zaitez!