Menu Close

Andoaingo Mintzalagunok hasi dugu ikasturtea

Hilaren 16an Andoaingo Mintzalagunok elkartu eta bingo jolasean aritu ginen Juanita Alkain plazan; bidelagunei Andoaingo zenbait saltokitan gastatzeko opari txartela banatu zitzaien.

Eguraldia lagun, giro onean bildu ginen iragan larunbatean Andoaingo Mintzalagunaren arteko elkarketei hasiera ofiziala emateko. Oraingo honetan, pandemiak ez zigun utzi bestelako ospakizunik egiten, eta bingo jolasean aritu ginen Juanita Alkain plazan. Ekitaldia baliatu genuen bidelagunei (euskaraz ondo moldatzen den laguna) egiten duten lana eskertzeko, horiek gabe ezin baitira mintzalagun taldeak osatu. Eskertza gisa, opari txartel bana jaso zuten gerturatu ziren bidelagunek.

Ezkereko argazkian  bingoaren irabazlea Jose Luis Unanue eta Jon Beloki. Segidan Miren Ansa, Kontxi Arin eta Ainara Loiarte bidelagunak.

Urtean zehar bestelako ekintzak ere antolatuko ditugu eta horien berri ere emango dizuegu.