Aiaraldeko Berbalagunen, euskara sustatzeko eta gure herriko euskaldunon komunitatea trinkotzeko apustua egiten jarraitzen dugu, urtetik urtera. Gero eta gehiago dira gurekin bat egiten dutenak, eta hori zure laguntza eta konpromisoari esker lortzen ari gara. Beraz, eskerrik asko, lagun, gure komunitatearen parte izategatik.
Datozen egunotan, atseden hartuko dugu, baina urtarrilean indarberriturik eta gogotsu itzuliko gara izena emateko beste kanpaina batekin. Ordura arte, zorionak eta urte berri on!