Ikasturteko bigarren Mintzalagun Topaketa egin egin dugu, aldi honetan Zumaiara joan gara eta Gipuzkoako Urola Kostako Mintzalagunekin elkartu gara.
Goizean, Algorriko interpretazio gunea bisitatu dugu eta gero Zumaiako flyscha ezagutzeko ibilaldia egin dugu Zumaiako itsartzeko zenbait gunetan.
Elkarrekin bazkaldu dugu denok, hobeki elkar ezagutzeko parada hori ongi baliatuz.
Arratsaldean, Zumaia herria ezagutu dugu, besteak beste, plaza nagusia, merkatua edota eliza. Ibilaldia oinez eta kantuz egin dugu.
Mintza Egun eder eta osatua!

