Udaren hurbiltasunak goxaturik, Baionako Mintzalagunak elkartzeko egun berezia iraganen da ekainaren 22an, igandearekin.
Baionako René Cassin lorategian elkartuko gara, norberak dakarren jakia partekatzeko. Edariak eskainiko dira.
Bazkaldu ondoren, joko lasaiak eta sofrologia saio bat eginen ditugu.
