Menu Close

MINTZODROMOA Donibane Lohizunen, azaroaren 30ean

Euskararen nazioarteko eguna dela-eta, Mintzodromoa antolatu dugu.

Mintzalagun, AEK-ko ikasle edo herritar izan, denentzat irekia da gure Mintzodromoa. Talde ttikietan zenbait gairen inguruan euskaraz lasai aritzeko gune eta mementoa izanen da. Bakoitzak bere euskara maila ekarriko du eta denon artean “sukalde-lan” magikoa eginen du: euskara denon aho eta belarrietan, irria denon begi eta ezpainetan.

Zatoz Mintzodromora!

Azaroak 30, osteguna
19:00
Donibane Lohizuneko Peyuco Duhart kultur zentroa