>IZENA-EMATEA ITXIA DA, barkatu eragozpenak
NORENTZAT:
- Edonorentzat
DISTANTZIA eta IRAUPENA
- 3Km(familia eta umeentzat) 5Km(orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat)
- 3 ordu gutxi-asko
KOMENI DA ERAMATEA
- Iparorratza eta oinetako erosoak
- Ura eta hamaiketakoa
ZEHAZTAPENAK:
- 10:00ean kirol gune ondoko aterpean elkartuko gara
- Oinarrizko azalpenak eman eta mapa jaso ostean, orientazio probari hasiera emango zaio 10:30ean
OHARRA
Antolakuntza ez da arduratuko gerta litezkeen istripu edo lesioez. Parte-hartzaile bakoitza bere buruaren arduradun izango da ibilbideak irauten duen bitartean. Horrela, ezbeharren bat gertatu edo kalte-ordainen bat beharko balitz, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango.
Izen-ematearekin batera parte-hartzaileak baimena ematen dio antolakuntzari bere partaidetzaren irudiak erabiltzeko eta hedatzeko (irratia, prentsa, bideoa, argazkia, internet, kartelak, hedabideak, etab.) eta merkataritza-eta publizitate-ustiapenari buruzko eskubide guztiak lagatzen dizkiola diru-konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.